A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERIA EZAGUTZAZ BETEA ERREXINOLETARENTZAT
|
ESKUALDUNA Jean Baptiste Larralde , 1858
Oi! Frantziako untzia, Mila lanjerretan, Trebeska zen jarria, Itsas-hautsietan, Lema kasik utzia, Bai, galtzerat zoan, Napoleon handia Ez balitz han izan.
Jaun horrek zabalerat Untzia pusatu, iririskutik kanporat Urrun egorri du, Orai bela betean Haizez lagundua, Dabila popa-airean, Ungi gidatua.
Zorigaitzean gauzak Denborak higatzen, Gizonik handienak Harren trabek hartzen, Horla beraz untzia Ez da mendetako, Helas! ez gidaria Gazte arin betiko.
Nahiz berri tristea, Ez izan beldurrik: Huna nun den semea, Aitaren ondotik, Eskualdun bat denean Leman ezarria Bai, nahiz tirainpean, Ungi zoak untzia.
Horrela aintzindaria, Eskuetan dugu, Puskatzen bada untzia Gai onak baitugu, Gernikako haritzak, Haurraz oroiturik Bere adar hoberenak Ematen gogotik.
Untzi pare gabea, Segi beraz bozik, Neke duk hi galtzea, Egunaz segurik, Betor gau ilunena, Bardin hiretako, Izarrik ederrena Hor duk argitzeko.
Otoitz egin dezagun Denek Jainkoari, Eman diotzan lagun Gure printzeari, Bere armada guziak Dohain guziekin Izan dezan Frantziak Indar etsaiekin.
© Jean Baptiste Larralde |
|