A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SUPER FLUMINA BABYLONIS
|
HAIZE BELTZA MENDIETAN Jean Duvoisin , 1857
Haize beltza mendietan Baratu da emerik, Ez da gure aldapetan Gehiago elurrik.
Bildots maiteak, bazketan, Jauzka zaizte gogotik, Artzaina dago guardian, Ez da otso bildurrik!
Bizkaitik Nafarroara, Ebrotik Arretara, Zelai mendietan, Larrain oihanetan, Haritzak iharrosi dira hiruretan! Nafarroako erregen jauregi noblean, Azantz ozen bat entzun dorreen gainean, Armetako salan, Gatea kraskaka, Banderak zaflaka, Panopliak dardaran... Errazue, zer berri den egun munduan?
Gernikako haritza, Erronkalgo urritza, Neguan hostatu! Ezpel eta erramu Gaur dira loratu! Jauz zaizte, Boz zaizte, Eskaldun zaharrak, Bota irrintzinak! Haritzari erramu Baitzaio xertatu!
Kartagotarrez geroz Erromatarrez geroz, Eskaldunak ez du Odola ukatu! Iparreko jendaiak, Agotak bentzutu, Hegoako mairu beltzak porroskatu, Adurreko hegitan frantsesa baratu! Annibalek Kanen, Zezarrek Farsalen, Eskara aditu, Eskalduna maitatu! Napoleonek gutan andrea bilatu!
Gernikako haritza... Haritzari erramu Balinbada xertatu, Enperadoreak Eta erregeak Huni zaizko guziak begira gelditu! Burutan dabilate gogo eta asmu, Xerto hunetarik zer behar den gertatu? Gando bat da sortu, Ederrik altxatu, Kantabria boztu! Zerua da mintzatu! Asaldutan zirenak batean gozatu!
Gernikako haritza, Erronkalgo urritza, Gaur dira loratu! Ezpel eta erramu Guzia flokatu! Boz zaizte, Jauz zaizte, Frantses, eskaldunak, Bait eta erdaldunak! Haritzaren gandoa, Dezagun koroa.
Goazen beraz, goazen oro Haren inguratzera, Ageri daite gero, Non jinen den oldartzera! Altxa dezagun bandera, Eta ezar ikara, Dugun kanta batean, Biba Enperadorea! Gure begiratzailea! Biba gure Andrea! Biba gure printzea! Biba Frantzia! Biba Eskal Herria!
© Jean Duvoisin |
|