A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAIZE BELTZA MENDIETAN
|
SUPER FLUMINA BABYLONIS Jean Duvoisin , 1858
Babiloniako uren bazterrean Minez gare jarri ipuru gainean; Eta han, oi Sion, zutaz oroitzean, Oro eman gare nigar uharretan.
Gure arrabitak zumeliketarik Dilindan hor daude... beude hor isilik! Ilki gaituztenek gure herritarik Galdetzen daukute gure kantetarik.
Hunat gaituztenek ekarri gatibu Entzun nahi dute hango zenbait kantu. Oi bainan guk nola zer hymno sakratu Atze herri hunetan kanta dezakegu?
Ahanzten bazaitut, Zion onetsia, Hemen ihar bekit eskuin alderdia! Oroitzen ez banaiz zutaz, oi herria, Aho gainari lot daidala mihia!
Zutaz beti, zutaz nere asmoetan... Zurekin gogoa... bihotza zu baitan...! Zutaz kanpo banu irri bat hortzetan, Nihon bozten banaiz, hil benedi bertan!
Oroit zaite, Jauna, Edomen semeaz, Zion errausteko egun gogor hartaz, Edom nola zagon izkola, marrumaz; Xahu! Xahu dena burdin eta suaz!
Babilondar andre gaixtagina, hiri, Neri egin gaitza bekian itzuli! Haurra bekiaten bota harriari! Ez hazala nihork izan urrikari!
© Jean Duvoisin |
|