A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MISE EN SCÈNE
      (2018)

OPARIA
      (2018)

HAIZE HAU
      (2018)

GALTZADARRIAK, ASFALTOA
      (2018)

NESKA TALDEA
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

IDAZLE GAZTEA (OLIOA MIHISEAN)

        Josu Goikoetxea , 2018

 

 

Ziega itxurako

Donostiako gela honetan,

Amara Berriko pisu

herdoildu eta ordaindu honetan,

hezurrak hautsita dauzkat.

 

Aurrean dudan armairu handiak

(hiru ate, hiru ispilu)

gupida gabe laburbiltzen nau:

ohean, idazten, ilea koipetsu.

 

Lurrean arropa lohiak,

zapatilak, zapatak.

Mesanotxean zine aldizkaria,

komuneko papera,

iratzargailua

(02:39)

eta argazki gozo bat hautsa pilatzen.

Patiora doan leihoa eskuinean.

 

Badakit gauren batean

hementxe itoko naizena.

 

Buruko mina dut,

urduri nago,

tigrea naiz kaiolan.

 

© Josu Goikoetxea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko