A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

IDAZLE GAZTEA (OLIOA MIHISEAN)
      (2018)

MISE EN SCÈNE
      (2018)

OPARIA
      (2018)

GALTZADARRIAK, ASFALTOA
      (2018)

NESKA TALDEA
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

HAIZE HAU

        Josu Goikoetxea , 2018

 

 

Ez da ona haize hau.

Tanatorioko aire erraustua da.

Paparra urdindu dit,

sudur zuloak idortu.

 

Sargoriaren kulunka honetan

dautza umeak, karroetan.

Andreak puztuta daude izerdi-garoz,

norabidea aldatu du gonazpietako usainak,

gizonak tabernan daude zomorro.

 

Haize hau ez da ona,

hautsez eta esne minduz dator betea.

Bekokiraino sartzen da

 

eta gurean ez da giro.

Maiteak nekez itzuli dit begirada.

Atariko hortentsiak erre zaizkigu.

Hauspotutako su zahar batek inguratzen gaitu.

 

© Josu Goikoetxea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko