ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ESKUALDUN HILERRIAK
      (1902)

TRAIDOREA
      (1910)

BIZIAK HILARI ETA HILAK BIZIARI
      (1916)

BIBA, BIBA FRANTZIA
      (1919)

GURE HERRIA... GURE!
      (1924)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HARPEKO GIZONARI

        Jean Barbier , 1929

 

 

Donamarti aldean, haro bat handia

burrumbaka, zaflaka zauku eraikia:

Lehengo Eskualduna non den ehortzia

jakinen omen dugu! Oi, gure loria!

 

Ixturitzeri hurbil, harpe handietan

Aitorren semea zen bizi mendeetan

hartz eta otsoekin beti guduetan

ihizi basak oro zauzkan ikaretan!

 

Hor, jendea trumilka zauku abiatu

harpe hori beharrez miatu, ikertu...

Bainan lazta handiak ditu oro hartu

dutelarik aditu han zer den gertatu

 

Bi jauntto beraz dira, iragan astean

goieneko zilora herrestan igaran

kuku-mauka zoazin bi-biak, lerroan

non zer zen aterako... ikara-daldaran...

 

Bet-betan, zoko hartan zerbait ikaratzen...

ta hezur andana bat zaiote mogitzen:

Lehengo Eskualdunak hobian harrotzen

eta, berriz piztuak, zaizkote xutitzen!

 

"Nor zaizte bada, zuek, bi atrebituak

hunaraino herrestan hola hupatuak?

Laster ez batutzue toki hauk hustuak

hortxetan zaitezke ongi zafratuak!"

 

"Eskualdunak gira gu, zuek maitez jinak

Jon Doni Petri Beltxa ta Otsobi jaunak..

Eskualduna maite du beti Eskualdunak...

Onarzkitzue, otoi, gure zorionak!

 

Eta gero, harpean zer izan da ote?

Geroztikako deusik ez omen dakite...

Kanporako bidea zalu hartu dute...

Hortxet baitira biak... biak xuti zaizte!

 

© Jean Barbier    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa