ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HARUNTZAGO
      (1990)

OKER
      (1990)

ANTZARA BI
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

TINTINEN AITORMENA

        Andoni Tolosa , 1990

 

 

Hiri idazten dinat

deserturik gabeko leiho honen tristuran

irudikatzen haut eta

urteak bait dira bakarrik nagoela

mozkorrak ezin iraun betirako

hiri idazten dinat

jakin bazekinat eta

hire iztarren artean ez nintzatekeela arrotz

berdin zion

hire bazterren truke galtzen badinat

hilezkortasuna

heriotza agertzen badun

itxaroteko esango zionat

hire besoetan nagoela

 

© Andoni Tolosa    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa