ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HARUNTZAGO
      (1990)

TINTINEN AITORMENA
      (1990)

OKER
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ANTZARA BI

        Andoni Tolosa , 1990

 

 

Horbelean igeri oinen zarata pagoen hegalazpian

bi antzara galdu hegoaldetik urruti

hitz egin al genuen amodioaz?

arraun okreak hodei geldoetatik eskegi

ezkutatu al hintunan oinak?

lurraren josturetan irristatuz uraren eskeletoa

bidea makurtuz pausoen izerdian

hire arrastoaren bila?

urteetan neurtu al dun muxu eza?

gerri zinbela maldan behera

hostoek eta hautsek bilakatu izuti

ez diren zelaietan hire arrastoaren bila

aurkitu al hunan nahi hunana?

horbelean igeri eskuak atzera jo

eta ezin hatzeman hostoak baino

lehen ez nekinan orain bai berriz

antzara bat hi bestea ni

aurkitu al dun hegoaldea?

 

© Andoni Tolosa    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa