A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ETXE GATZATUAN
|
ISOLAMENDUAREN ZAPORETIK Martxel Mariskal , 2017
Ikatz-basamortuan begiak erre zaizkien hegazkinlariak hauen azken ametsak entzuten dituzten eskorpioiak asteko zein egun den ez dakiten paraje eta bide galduak maskarak eta hanburgesak saltzen dituzten furgonetak gurpilik gabeko bizikletak eta irria galdu duten arimak giza kaioletan pilatuta gose geratu diren idazlumak pneumatikoen sugarrei begira dauden langileak edozein egoeratan oinutsik ibiltzen ikasi duten lagunak bakardadearen maitaleak ez du hotzik neguan
gauza ederra da elur lapatsarekin batera ihes egitea gauza tristea da borondatearen kontra lurra abandonatzea
haragi sorgorrez gainezka dauden udako ilunabarretan apar beltza jariatzen dute koloretako itzalkinek automutilazioa modan dagoenetik euren hegalak ebakitzen dihardute arranoek eta kolibriek adin anitzetako neska-mutilek lehorreko olatu-kolpeen irensleek noiz iritsiko ote da pailazo sudurren kargamendu berria? eskulturen erakusketan sobera ditut hutsune teoriak oraindik ere esku txikien premia daukate basaloreek itzalak pixkanaka luzatzen ari dira eguerdi-eguerdian postontzi bakar bat ere ez dago hartu ahalko lukeena zainetako tintaz idatzitako maitasun gutuna
© Martxel Mariskal |
|