A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZ DUT NIK
|
BEGIRATZEN DUT GOGOAN Itxaro Borda , 1982
Begiratzen dut gogoan buruhunaren zokoan etxe barneko usaina; amak goizik egin salda familiako mahaina eta sukaldeko malda.
Begiratzen dut gogoan oroitzapenen zoroan bustia ezkaratzean; aitaren tresnen balantza xingar azpien atzean eta sagutxoen dantza.
Begiratzen dut gogoan memoriaren gozoan arin doan haize ona, ogien uhain horia zeru urdinen sakona eta larrosen loria.
Begiratzen dut gogoan, bizitza nola badoan, nere herrikoen soa perla sortu izerdia ardoan galdu basoa eta erran hitzerdia.
Begiratzen dut gogoan azken beltzaren mokoan haur nintzaneko denbora ur eta oihan artean, nola lehen bedi lora zorion bat anartean.
© Itxaro Borda |
|