A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZ DUT NIK
|
ABERRIA Itxaro Borda , 1991
Aberria nahi dugu haize hegoaren hegaletan dudatzen pairatzen ikaratzen edo fresnesko patioetan paseiatzen gerontokrata manatzalerik gabe egunkaria tabakoarekin batera erosten eta haurrak ikastolara laguntzen leihorrak edertzen dituzten brumetan.
aberria nahi dugu lurraren desiraz hantzen oheak alargun geldi ez ditezen edo zizare pikatzen antzera ferratzen amorezko baratzean azak landatzen trenetan auhenez lehertzen baina mendeetako larderiari ez obeditzen gailurrak berotzen dituzten brumetan.
aberria nahi dugu lanbroaren azpilduretan miseria ontasun komuna delarik edo karriketan barrikadak eraikitzen ostatuetan munduaren oraina margotzen zigarretak biltzen oldartzen nahi dugu egunkaria eta tabakorik merkeena globoa sutan jartzeko ibaietarik altxatzen diren brumetan.
© Itxaro Borda |
|