A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZ DUT NIK
|
PACEM IN LAPURDUM Itxaro Borda , 1988
I
gaztelu zahar blues. ahoak oihal trikolorez tapaturik. hiri aberatseko karriketan barna. larunbat arratsaldez. beti eskatzen. beti kolpeak biltzen. urdin beltzez jantzirik dabiltzan orden zaintzale armatuak, gaz negar ekarleak erromesak gu gara. xuri garrailez apaindu burgesen komentario zorrotz zuzenak, hau ez da Libania hots demokrataka. gorriegi ixurtzen da matrakaz jo kidearen kopetatik odola. giza eskubideak. Soweton menturaz. pasatzen dira manifestalariak. gaztelu zahar plazako ehun eroak. banderola higatuen gibelean. larunbat arratsaldez. beti eskatzen: kanporatzerik ez! beti eskatzen: presoak etxera! beti kolpeak biltzen. zubi gainean korrika. lurrean eroriak batzuk ba ahal dago medikurik? detenituak barreiatuak hatsantuak. poliziek gero clausewitzen gerla taktikak segituz ghettoa inguratzen dute. frantses bandera haizean.
pacem in lapurdum.
© Itxaro Borda |
|