ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NIK ERE
      (1994)

ARGI BILA
      (1994)

ESKALEAK
      (1994)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

FIN DE SIECLE

        Karlos Zabala , 1994

 

 

Munduaren ertzetik

  gogoeta egiteari ekin zion

      filosofoak, Voltairek, esaterako

 

Arrazonamenduz arrazonamendu

  murgilduz joan zen ezjakintasunean

      edo erabateko txundiduran, hobeto esateko

 

Indioekin topo egin zuen 1492. urtean eta

  1969.ean ilargia zanpatu zuen

      lagun batzuek engainaturik eraman zutelako

 

Eta istorioak idazten hasi zen,

  orri txuri-txuri batzuetan, zentzugabekeriei

      zentzua eman nahirik, alfer-alferrik

 

Bi aldiz irabazi zuen New Yorkeko maratoia

  zorionak bidali zizkion euskal espedizio bati Katmandura

      eta Bushi eskua estutu zion Rioko gailurrean

 

Jasangaitza zitzaion eszeptizismoa eta

  alderdi nazionalista batean eman zuen izena

 

Orain zuzendaria da zubigintza arloan

  zubiak baitira, haren irudiko,

      mendez mendeko loturen loturak,

        eta bat

            bitan

              banatzen

                  dutenak.

 

© Karlos Zabala    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa