ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

FIN DE SIECLE
      (1994)

NIK ERE
      (1994)

ARGI BILA
      (1994)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ESKALEAK

        Karlos Zabala , 1994

 

 

Hortz bakarreko irribarre oker bat eskaini zidan

Loak erretzen zizkion begiak

    eguerdiko eguzkipean zegoela

    eserita espaloi bazter zikin batean

Sakeleko hutsuneak eztarriratzen zion

    prestuezkeria.

ljito azaletik zerion izerdi epela

    azalean behera

    hezetzen ziola alkandora

                        lore ximelduna

Gorbatak, larruzko zapatak, soineko politak

    kasik ukitzen zutela

        igarotzen ziren hara eta hona

                        abenidan aurrera

                         abenidan atzera

Puro kaxa batean bi sos

    belaunen ondoan

Irribarre oker bat egin zuen

    eta hortz bakar bat baino ez zeukala

         erakutsi zidan

    jendeak bazkaltzera zihoazenean

      bizkarra paretaren kontra zuela

      kale gris beroan ia lokarturik

Nola ikusten gintuen?

    Nola ikusten ote da hiria lur arrasetik?

Atzo, lanetik nentorrela,

    irribarretxo bat oparitu zidan eskale batek

    hala iruditu zitzaidan behinik behin

 

Eta orain akordatu egin naiz

    eta hartaz mintzatzeak

      mezprezuak

      edo ez ikusiak

      baino balio handiagoa duelakoan

      mintzatzen ari naiz hartaz

      oker nagoela, ordea

 

© Karlos Zabala    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa