ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

JOANAZ JOANEAN
      (1978)

TREN BELTZA
      (1997)

EREMUETAN
      (1997)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GAU LODIA

        Luis Mari Mujika , 1965

 

 

Gau lodia

Putzuan zapua.

Gau jetxia.

Putzuan zerua.

 

Egunabarraren isila

daramazu barruan

arrats itzaliaren

neke ta alegiņa...

 

Gau lodia.

Putzuan zapua.

Gau jetxia.

Putzuan zerua.

 

Itzali dan guztia

—sugar gogorrez—

jarriko da

goria.

Ta erne araziko

argi berriak,

egunabarreko

zorion-izpiak.

Ta gauaren sabelean,

—serio egonean—

salmu ta

itxaropenak kantako.

 

Gau lodia

jeixteko zain.

Illargia

putzuan blai.

 

Gaua,

isil putzuan,

zapo moduan.

Iluna beheraka,

egunabar goizera,

zulotik argira.

 

Gaua,

gora jeikiko,

jeikiko da,

ilusio-egunera

salmu-kantetara,

bihar jeikiko

gauetik goizera.

 

Gau lodia

putzuan zapua.

Gau jetxia.

Zeruan putzua.

 

© Luis Mari Mujika    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa