ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GAU LODIA
      (1965)

JOANAZ JOANEAN
      (1978)

TREN BELTZA
      (1997)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EREMUETAN

        Luis Mari Mujika , 1997

 

 

Eremuetan lehiaz bidari

—lerroak joan, lerroak etorri—

ikusmen nireak zoramen gori,

naturak emana zaida ongarri.

 

Begiratua dastatzen hats handiz,

begion xarma ederrezko zori

(Arabako lurrak hits eta hori)

nik jasoa baita hain asko, ta aunitz.

 

Zumar ta pinuen luzapen gaitza

ibarraren azken mugetan hiltzen,

gauza zaharrek joanaren antza.

 

Behean dudana bedi gora irten,

materia joan behingoz gorantza

umila dena gerta dadin gailen.

 

© Luis Mari Mujika    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa