ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HAIZEA SARTU ZAIT
      (1984)

LILI BATEN ERRAUTSA
      (1987)

HOGOI URTEKOAK...
      (1987)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ETXEKO ERLANDA

        Manex Lanatua , 1984

 

 

Doluzko arropak

jantziko ditut,

doluzko egun hartan.

Ezkoa eskuan,

boneta bestean,

agur diozut,

etxeko erlanda,

erlanda maitea.

 

Aitatxiren aitatxik

bezala,

bere ordu hartan,

zango bat lurrean

bestea zeruan,

zuri noakizu,

etxeko erlanda,

mendiko lilien

gerezi gorrien,

dantzari trebeen

egiazko plaza;

erlanda maitea,

zuri noakizu, zuri hizketan.

 

Entzun solas hau,

entzuen zuek, erleek,

nire desgrazia;

ikus,

ikus zuek, erleek,

daukatan beztia,

doluzko jantzia;

arropa beltz hau,

eta

begien bustia.

 

Aitatxi bezala,

ni ez nator hemen

zuek agurtzeko,

zahartu omen zen;

hogoi urte ditut,

ez ongi konplitu,

eta jadanikan,

ehorzketen kantan,

nik, Herriko seme

lur honen maitale,

larruen dardaran,

letainen karraskan,

agur diozuet,

adio derauzuet,

etxeko erlandak,

erlanda maiteak.

 

Herritik banoa,

ehorzketen kantan,

arropa beltzetan.

 

© Manex Lanatua    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa