ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ETXEKO ERLANDA
      (1984)

HAIZEA SARTU ZAIT
      (1984)

LILI BATEN ERRAUTSA
      (1987)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HOGOI URTEKOAK...

        Manex Lanatua , 1987

 

 

Haizearekin noa,

Haizearekin nabil,

Eta haize lagun horrekin

Bizia daramat

Tormentoetan...

 

Zentzuan sartua dut

Aspaldi haizerik bihurrena,

Harrotu dizkit,

Baztertu dizkit

Zentzudun guzien

Arrazoinamendu finkatuenak.

 

Haizea sartu zait

Burutik behera

Ortzantz egun batez,

Egun hartan galdu ninduen...

Geroztik

Buruko zain mehartsuenetan barna

Ari zait firurikan,

Nire gezur ederrenak aurtiki beharrean...

Ari zait firrinta zarrenean,

Biziaz ditudan kolore maiteenak,

Zeru beltz horren ur hotzez,

Kolore hotz eta izotz

Bihurtu beharrean...

Ari zait

Deus errespetatu gabe...

Libratu zizkidan korropiloak

Eta lanpustu hegien zorrotzak,

Bainan geroztik

Ez dut geiago bakerik...

 

Hogoi urteko gazte lagunak

Zahartu dizkit hogoi urtetan...

Haizerik ez baitzuten nahi

Ortzantz egun batez,

Orai dabiltza

Zentzudun guzien arrazoinamendu finkatuetan...

Zer dion eta zer diok,

Hola duk, hola dun,

Gure zainetan haizeak ez din deus urratu,

Gure etxeko bakean ixilik gaitun...

 

Ez dut gehiago bakerik,

haizea daukat zentzuaren zainetan,

ortzantz egun batez,

jo!... nauelakotz burutik behera,

orain ments,

eta ments guzien tormentoek

bihurdikatzen nauten hontan

nahi zaituztet entzun,

hogoi urteko gazteak,

aments,

ments

mestuetan.

 

© Manex Lanatua    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa