ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ETXEKO ERLANDA
      (1984)

LILI BATEN ERRAUTSA
      (1987)

HOGOI URTEKOAK...
      (1987)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HAIZEA SARTU ZAIT

        Manex Lanatua , 1984

 

 

Haizea sartu zait,

burutik behera,

ortzantz egun batez,

egun hartan galdu ninduen.

 

Geroztik,

buruko zain mehartsuenetan barna,

ari zait firurikan,

nire gezur ederrenak aurtiki beharrean,

ari zait firrinta zarrenean,

biziaz ditudan kolore maiteenak,

kolore hotz eta izotz,

bihurtu beharrean.

 

Ari zait,

deus errespetatu gabe.

 

Libratu zizkidan koropiloak,

eta lanpustu hegien zorrotzak,

bainan geroztik,

ez dut gehiago bakerik.

 

Hogoi urteko gazte lagunak,

zahartu dizkit hogoi urtetan;

hazierik ez baitzuten nahi

ortzantz egun batez,

orai dabiltza,

zentzudun guzien arrazoimendu finkatuetan,

zer dion eta zer diok,

hola duk, hala dun,

gure zainetan haizeak ez din deus urratu,

gure etxeko bakean, ixilik gaitun.

 

Ez dut gehiago bakerik,

hazea daukat zentzuaren zainetan,

ortzantz egun batez

jo nauelako burutik behera,

orain ments,

eta ments guzien tormentoek

bihurdikatzen nauten hontan,

nahi zaituztet entzun,

hogoi urteko gazteak,

amets,

ments,

mestuetan.

 

© Manex Lanatua    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa