ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GAUR, BIHAR ETA ETZI
      (1968)

BIDE EZKUTUA
      (1968)

UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN
      (1968)

IHESI DOAZ OROITZAPENAK
      (1968)

NI EZ NINTZEN TXORI
      (1974)

MALKOAK EURI BALIRA
      (1981)

BETOR GUREGANA
      (1992)

ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
BIZI IZAN DENA

      (1992)

EZ HARROTU
      (1992)

NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN
      (1992)

EZAGUTU ZENUEN
      (2008)

DENA ESKATU GENION
      (2008)

ZUEK, HIRI MAITEOK
      (2008)

HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa)

      (2008)

HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA
      (2008)

URTARRILEKO EGUERDI BATEAN
      (2008)

HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA
      (2008)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN

        Xabier Lete , 1992

 

 

Itzalarekin batera jakin nuen

galtzear zela izpirituaren dema harrigarria,

ezabatzen zirela begirada eta kontzientzia

ilunabar sentituaren atari irenskorrean.

Apailatzen nituen orduan itsuen jakituriaren kutxatik

ordenarik gabe birreskuraturiko bitxikeriak:

hitzen multzo etena, jantzi zaharkituak

ahantzitako abestiaren errepika, solas batzuen oihartzunak.

Eta bidearen azken bihurgunean berriro jakin nuen

poetak noizpait aipaturiko arbasoen etxea

itxaropenik gabeko mugarria zela:

haratago ibar hertsia eta mortua.

Hotzikaraz igaro nuen ataka estua

bilutsik arima, bihotza eta gogoa.

 

© Xabier Lete    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa