ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GAUR, BIHAR ETA ETZI
      (1968)

BIDE EZKUTUA
      (1968)

UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN
      (1968)

IHESI DOAZ OROITZAPENAK
      (1968)

NI EZ NINTZEN TXORI
      (1974)

MALKOAK EURI BALIRA
      (1981)

BETOR GUREGANA
      (1992)

ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN
      (1992)

ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
BIZI IZAN DENA

      (1992)

EZ HARROTU
      (1992)

NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN
      (1992)

EZAGUTU ZENUEN
      (2008)

DENA ESKATU GENION
      (2008)

HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa)

      (2008)

HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA
      (2008)

URTARRILEKO EGUERDI BATEAN
      (2008)

HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA
      (2008)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZUEK, HIRI MAITEOK

        Xabier Lete , 2008

 

 

Zuek, hiri maiteok,

goiznabar asaldatuan

idazten dizkidazue

lilurazko lerroz

ekialderuntzko bidaiaren nostalgiak.

 

Zuek esnatzen dizkidazue

oroitzapenen errautsetan

estalian gori dirauten

antsia ase ezinak.

 

Olibondoz apainduriko

muino leunen irudi zilarreztatuak

dakarzkidazue,

baratze lokartu geldietan

usainen paradisuak zeudenekoak.

 

Iratzartzen nauzue

ohiko makurtasunaren gaurik beltzenean

eta erromes urduriaren antzera

leihora irtenarazten

astro jainko urrunekoei galdegitera

nork debekatu zizkidan

behin antsiatu nituen

urruneko hiri maiteak.

 

© Xabier Lete    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa