A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

LAGUNAK
      (2002)

JABEGO NOMADA
      (2002)

TXAKURRIK GABEKO OKUPA
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

EZ GENUEN GARENA IZAN BEHAR

        Sonia Gonzalez , 2002

 

 

Ez genuen garena izan behar.

Ez zegoen zeruan, liburu

sakratuetan edo esku ahurretan idatzirik,

familiaren panteoian ere ez zuten espero.

Baina geure buruak deskolonizatu,

berkolonizatu eta bidaiarazi genituen.

Berba hauek ezpain ezjakin beroegietan

ibiltzen hasi ginen gero edo lehen.

 

Eta horrela igaro ginen

arrotzak izatetik

                        arrotz sentitzera.

Egin genuen karea hormetatik

jausten den besteko ganora gutxiz,

bezain arduragabe,

gure bizitzek harrezkero berdin edo antzera

jarraituko luketela pentsatuz

akaso.

Noiztik zehaztea gatxa da,

beharbada

gau batez,

esnatzerakoan gizon bat,

arkanjel izeneko gizon lakoniko bat

topatu nuenetik. Gizonak,

harrikadaka gure idiosinkrasiaren kontra,

"nik ere ez nuen nintzena izan behar"

oihukatzen zidan

hizkuntza ulertezin batez.

 

© Sonia Gonzalez    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko