Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE
(2001)
BASO ILUNETIK NABILELARIK
(2001)
DENDAKO LEIHOTIK
(2001)
GUDA
(2006)
URTE ILUNETAKO OROITZAPENA
(2006)
ZER OTE DA?
(2006)
BIDAIA DESKRIBATUKO DIZUT
(2006)
EGUNA GOGORATUZ NABIL
David Tijero , 2001
Eguna gogoratuz nabil
ilunabarrero egiten dudan legez hondartza ezkutatuan
irudiak bilatuz nabil
ortzeko izarrak lotuz marra irudikarirekin
bi dizdiratsu horiek zure begiak
ahoa eratzen duten haien ondoan
zure eskuak itsasoak laztanduriko hodeiertzakoak dira
eta zerua bi zatitan hausten duen zure adatsean
neure babera aurkitzen dut gauero
eguna gogoratuz nabil zeruari so
baina zure bisaia baino ez zait azaltzen
beste gauza batzuk oroitzen saiatu arren.
© David Tijero