A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ITSUA ETA SASTREA
      (1892)

MICHELENGO ZUBIA
      (XIX. mendea)

ARTZAINTSA MENDIAN
      (XIX. mendea)

ABENDUAN ORZANTZAK
      (1901)

  literaturaren zubitegia  

 

ESKUALDUN SOLDADOAK

        Piarres Ibarrart , XIX. mendea

 

 

Eskualdun soldado batzu ditugu aipaturen,

leheneko denboretan nola ibili diren.

Badazkit bien berriak, bat auzoan bainuen.

Thuna harek erran hitzak dituzue entzunen

 

Mila zortzi ehun eta bortzeko otsailean,

herritik bia baikinen eroriak zortean,

Alemanak Frantsesari oldartu zirenean,

gerlako armadan ginen etsaiaren aldean.

 

Frantses eta Alemanen arteko ur-hegian,

lau Eskualdun bildu ginen uztailaren erdian.

Gorputzen hain urrun eta gogoz Eskual Herrian;

gure sorleku ederraz ginauden solasian.

 

Arpegi arrai batekin lagunak erran zautan:

Oroit hiza guk herrian zer ginuen hitzeman?

Lau herriko aritzea, lau arrotzi pilotan:

han ginela aurkituren Baigorriko bestetan+.

 

Buruilean omen baita gerlaren hastapena,

arte huntan egin lukek Baigorriko joan-jina.

Oi, Harispe hemen balitz, eman lirok baimena:

haren faltan dugun mintza kargu bera duena.

 

Jaun on harek zaukunean baimen hura igorri,

laster ginen abiatu basahuntzak iduri.

Gure oinak zaldi, eta artizarra bidari,

Eskualdunik baizik etzen lotuko bide horri.

 

Nola uso gazte batzu hosto eror denboran

akituz baitira heltzen iparretik hegoan,

halaber gu heldu ginen uztaileko beroan,

nekeak oro ahantziz, sorlekua gogoan.

 

Agorrilaren bian zen argi-haste ederra!

Laguna zait oihuz hasten: Beha zak urrunera!

Lanopetik mendi batzu han agertzen baitira!

Nik hitz daiat hek direla Ollandoi eta Jara+.

 

Sorlekuan sartu ginen bozkarioz betiak.

Bestaren bezpera zela ez zauden ahantziak:

bi ezkilak errepikaz, oihartzunka mendiak!

Gau hartan gu ait'amekin gozatu ginen biak.

 

Besta biharamunean baitzen partida hori,

osteka ziren arrotzak ikusterat etorri;

pilotari zahar batzu eman ziren xaxari,

eta Pello Bilozuri pasa-marran jujari.

 

Zortzi gazte pilotari suharki ginen hasi:

gudukarik hain ederrik nihoiz ez zen ikusi.

Ene lagun Martin baitzen pik emaiten nagusi,

hari esker ginuen guk partida irabazi.

 

Hurbildu ginen soinurat zortzi pilotariak,

Akiturik berotuak, izerditan bustiak.

Bainan gure arno onak pizturik zain guziak,

airoski eman gintuen eskual dantza guziak!

 

Gure maite lagunekin oren guti egonik,

bazkari bat egin eta ikus arte erranik!

Juan ginen gu armadalat berriz ere arinik.

gero laster abiatu Alemanen ondotik.

 

Etsaiari jarraikirik Austerlitz ondoraino,

hango su izigarrian mintzo ginen oraino:

Hobe zukan bai pilotan hemen tiroka baino!

Berma gaiten hau bezala garaitu arteraino!

 

Haur gazteak, egizue otoitz Jainko Jaunari,

Izaiteko beti prestu eta ohoragarri:

Sorlekuan pilotari, armadetan gerlari,

Orai ehun urte ziren soldado hek iduri.

 

© Piarres Ibarrart    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko