Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
TXORIA DATOR ESATERA
(2011)
HORMAK LAU
(2011)
HOGEI SEGUNDO
(2011)
ETA NIK?
(2011)
OHITURA DUGU
Mikel Etxaburu , 2011
Itsasotik sortu diren herrietan
badugu ohitura
baleari jarraitzeko
--hura ikusten dugunean--
itsasoa itsaso den tokira
Atzo
iritsi ginen
Finisterrera
harkaitzek ere bere buruaz beste
egiten duten lekura.
Gaur
Ternuara
satorrek ere esperantza
duten lekura.
Bihar
iritsiko gara
Islandiara
berriro ere hotzak akabatuko
gaituen herrialdera
balearen bila
iritsiko gara
Islandiara
herri baten bila
Itsasotik sortu diren herrietan
badugu ohitura
baleari jarraitzeko
--hura ikusten dugunean--
itsasoa itsaso den tokira
© Mikel Etxaburu