ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

TXORIA DATOR ESATERA
      (2011)

HORMAK LAU
      (2011)

ETA NIK?
      (2011)

OHITURA DUGU
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HOGEI SEGUNDO

        Mikel Etxaburu , 2011

 

 

20"
zaila da agur esatea
batez ere euria ari duen arratsaldeetan
telefono haria ere meheagoa da
unea heltzen denean
dakidanean negar egiten duzula
euria ari duen arratsaldeetan
 
15"
zaila da agur esatea
batez ere euria ari duen arratsaldeetan
burdin zarata are ozenagoa da
unea heltzen denean
dakidanean leihoak zabaltzen dituzula
euria ari duen arratsaldeetan

10"
zaila da agur esatea
batez ere argia joaten den gauetan
labezomorroek tronpetak jotzen dituzte
unea heltzen denean
dakizunean izarretan bilatzen zaitudala
argia joaten den gauetan.

5"
zaila da agur esatea
batez ere argia joaten den gauetan
telefono haria ere meheagoa da
unea heltzen denean
dakizunean negar egiten dudala
argia joaten den gauetan.

2"
maite zaitut, laztana
ondo lo egin

0"
Fin de la llamada. Servicio no disponible.

 

© Mikel Etxaburu    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa