ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

TXORIA DATOR ESATERA
      (2011)

HORMAK LAU
      (2011)

HOGEI SEGUNDO
      (2011)

OHITURA DUGU
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ETA NIK?

        Mikel Etxaburu , 2011

 

 

eta zuk?
nik
    begiak batzen ditut
    hildakoen moduan
    urrunago ikusi nahi dudanean

eta zuk?
nik
    armiarmekin hitz egiten dut
    zoroen moduan
    bakarrik sentitzen naizenean

eta zuk?
nik
    barroteei gogor eusten diet
    herriminari moduan
    negar egin nahi dudanean

eta zuk?
nik
    aurpegia bustitzen dut
    katuen moduan
    itsasoagaz amets egin nahi dudanean

eta zuk?
nik
    burdinazko atea kolpatzen dut
    preso dagoenaren moduan
    ama oroitzen dudanean

eta nik?
nik
    begiak batuko ditut
    armiarmekin hitz egingo dut
    barroteei gogor eutsiko diet
    burdinazko atea kolpatuko dut
    koldarren moduan...

    zainak moztuko ditudan bakoitzean

 

© Mikel Etxaburu    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa