Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUR BAKARDADEAK
(1989)
MIN EMATEN DIDAZU
(1990)
EZAGUN DUDANEAN
(1991)
ESAIDAZU
(1995)
BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak)
(2010)
DENBORAREN EGURALDIAK (Zatiak)
(2010)
ITZAL DEZAGUN ARGIA
(2010)
MAMU BAT DARABILT
(2010)
MAITE ZAITUDALA
(2010)
HIL ZARA, AMA
(2012)
OROITZEN DUDANA
(2012)
BATZUETAN EZERK
(2012)
BIZITZAK GORANTZ
(2012)
ZURE IZENARI NAHI DIOT IDATZI
Karlos Linazasoro , 2010
Zure izenari nahi diot idatzi
eta ez dakit nola duzun izena.
Ezpainetan daukat lore batena,
baina egiten ote dizu goraintzi?
Atzo eta etzi gaurko maite zintudan,
izenik gabe, arrosaz beterik,
eta gaur laster etorri da, isilik,
menderik gabe, musuz-musuzko udan.
Zein neurri da zure neurriko?
Zure gorputza esateko, zer esan?
Hitzak, sarri, ezinaren pareko!
Zu zara nire begien begiko;
ni zureena banaiz, pozez hegan
esadazu: "Orain gaur da betiko".
© Karlos Linazasoro