Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ESKUALDUN SOLDADOAK
(XIX. mendea)
MICHELENGO ZUBIA
(XIX. mendea)
ARTZAINTSA MENDIAN
(XIX. mendea)
ABENDUAN ORZANTZAK
(1901)
ITSUA ETA SASTREA
Piarres Ibarrart , 1892
Euskualdun bat zen itsu eta bertsulari
Atez ate zabilan iloba gidari,
Soineko eta diru, janari-edari,
Nasaiki biltzen zuten bertsu eman sari.
Zuhur gisa baitzuten sos guti gastatzen,
Pikopean eltze bat gordea zaukaten,
Hirurehun libera harat bildu zuten,
Baina gaixtagin batek ebatsi zioten.
Bere gordelekutik galdurik eltzea
Bat zagon hasperenka, nigarrez bertzea:
Oi hau da bihotz mina, oseba maitea,
Horra zer den kanpoan gauzen gordetzea!
Azkeneko aldian hemen ginelarik
Ikusi gaituztela ez diat dudarik.
Bai, sastrea heldu zen pegarra beterik,
Behatu zuen guri baina urrunetik.
To! Har nezak eskutik sastrearengana
Adi dezan bertsu bat itsuak emana.
Gure eltzea badu harek eremana,
Bazakiat nik, hura zer gisaz engana.
Ilobak erran zion apal beharrira:
Sastrearen etcherat orai heltzen gira
Irri faltsuan dago leihotik begira,
Ez erran hitz gaixtorik zuhurra bazira.
Iloba gida nezak artoski bidean
Zerbait daiat utziko azken egunean.
Ehun luis baitiat piko baten pean
Bertze ehun emanen bihar han berean.
Sastreak bere baitan: Itsuak etzakik
Hartuak ditudala horren sosak handik
Eltze hau diruekin berriz han emanik
Bertze hirurehunak bilduko tiat nik.
Itsuaren agintza balios izan zen:
Biharamun goizeko eltzea han zuten.
Ilobak erran zion: hemen dugu, hemen.
Oi zein ongi sastrea enganatua den!
Moltsan behar dIAGU dirua ezarri
Lurpean hola-hola utzak eltze hori
Eta emak barnean bortz edo sei harri
Sastreak aski pisu altxa dezan sarri.
Itsuak sastreari: To! errak egia
Atzo bezala dukan arrai arpegia
Ala trixterik hagon doluan jarria,
Dirua erein eta... bildurik harria.
Itsu Harpagon zikoitz laido-emailea
Habil eta ez kolpa ene ohorea.
Dirudun bahaiz ere, eta ni gabea
Baduk aski zorigaitz hire ilunbea.
Ni itsu ilunbean, hi sastre erromes,
Dezagun elgar lagun biek ditugunez,
Nik egiten haut jabe ene ontasunez,
Nahi banauk okertu hire begi batez.
© Piarres Ibarrart