A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

—1—
      (2017)

—20—
      (2017)

—23—
      (2017)

—27—
      (2017)

—28—
      (2017)

  literaturaren zubitegia  

 

—11—

        Alaine Agirre , 2017

 

 

Erizain bat etorri zait

eta zertan nabilen galdezka hasi.

Zer ari naizen idazten

zergatik nagoen beti boligrafoa eskuan.

Idazlea naizela esan diot.

Lehenengo aldia da

neure buruari idazle deitzen diodana

mozkorrik egon gabe behintzat.

Harrituta

begiratu dit

harrituta.

 

Beste erizain batek

egunkariko elkarrizketa batean ikusi nauela

esan dit.

Idazlea naizen galdetu dit.

Nik baietz, bueno

holako zerbait.

Penaz

begiratu dit.

Penaz.

 

Badakit

zer pentsatu duen batak

zer pentsatu duen besteak.

 

Baina ez diet erantzun

ez bati, ez besteari.

Boligrafo muturrari hozka egin

eta idazten jarraitu dut.

 

© Alaine Agirre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko