A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

—1—
      (2017)

—11—
      (2017)

—20—
      (2017)

—23—
      (2017)

—27—
      (2017)

  literaturaren zubitegia  

 

—28—

        Alaine Agirre , 2017

 

 

W doktorea

zuk ekarri nauzu hona.

Gorroto zaitut.

Ez dakit zeren bila etorri naizen.

Hilda dagoen nire aitita bezala nabil

lurrera begira beti

zerbaiten bila.

Hasieran uste nuen

aititak bezala

ogerlekoak aurkitu behar nituela

edo giltzaren bat

ala akaso loteria billete (on) bat.

Baina orain badakit zergatik bidali nauzun hona.

Gure amak txikitan

izekorenera bidaltzen gintuen legez

tardantza eske

halaxe nabil ni

tardantza bila

zuk bidalita

hemen, desleku honetan.

Eta txikitan bezala

orain ere ez dut ulertzen zer den tardantza hori

gramotan ala zentimetrotan neurtzen den.

 

W doktorea

sekula ez dizut esan baina

zure bekain lodi eta bizar zuri-hori

tabakoz zikindutako horrekin

schnauzer txakur handi baten antza duzu.

 

W doktorea

zure elkarrizketa gorrotagarri

egia-ateratzaile haien hutsunea

^ nabaritzen dut.

Horregatik egiten dut berba

patioko arbola zahar

ihar horrekin.

Horregatik naukate

erotzat hemen.

Horregatik ezin naiz atera

hemendik, zuk bidali nauzun leku honetatik

zu faltan botatzeagatik.

 

© Alaine Agirre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko