Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
IDAZLE GAZTEA (OLIOA MIHISEAN)
(2018)
MISE EN SCÈNE
(2018)
HAIZE HAU
(2018)
GALTZADARRIAK, ASFALTOA
(2018)
NESKA TALDEA
(2018)
OPARIA
Josu Goikoetxea , 2018
Umeak oparia bezala ireki zintudan,
sokatxoa hortzekin ebakiz,
papera atzazalekin urratuz,
kaxari eraginez.
Barrura begiratu nizun
eta hantxe zegoen bihotza,
begiak zabal,
animalia hotzikaratua.
Eskuetan hartu nizun,
azterketa zorrotza egin nion,
izter artean utzi nuen gero.
Berriz begiratu nizun kaxa barrura,
ea zerbait gehiago ote zegoen,
baina han ez zegoen deus.
Gerora konturatu naiz,
denboragarrenera, eginaz.
Barkaezina den arren, barkatu.
© Josu Goikoetxea