A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

IDAZLE GAZTEA (OLIOA MIHISEAN)
      (2018)

MISE EN SCÈNE
      (2018)

OPARIA
      (2018)

HAIZE HAU
      (2018)

NESKA TALDEA
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

GALTZADARRIAK, ASFALTOA

        Josu Goikoetxea , 2018

 

 

Badira hitzak, hitzak, hitzak.

Badira asmo onak eta kexu leunak.

Gero bada keinu bat, gero bada kolpe bat,

eta marmarra ozenago.

 

Lepoak tenkatu egin dira,

zain lodia agerian.

Oihu lasterrak, arrapaladak

karrikaren sakonean galtzen.

 

Zaldiak trostan, trostan, trostan

galtzadarriaren ordezko asfaltoan.

Polizien mugimendu sinkopatua,

borraren zabu perfektua.

Gorputzak dantzan, dantzan, dantzan,

axuri beltzak jauzika.

 

Ez da nahikoa, ez da nahikoa.

Odol gehiago behar al da?

Gazte bat eraman dute

kokotsa txikituta

(erlaitzetan usoak begira zeuden).

 

Etorriko da, etorriko da,

odol beltza izango da.

Zabaldu leihoa, zatoz balkoira

eta zoaz, zoaz, zoaz.

Eramazu mezu hau nahinora,

baina, pausa gabe, zoaz.

 

© Josu Goikoetxea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko