Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
IPUIN BATEZ
(2019)
KARTOGRAFIAK XIX
(2019)
KARTOGRAFIAK XX
(2019)
DENBORA KAPSULA BATEAN
Paloma Rodriguez-Miñambres , 2019
Seme-alabok identifikatu genituen gezurrak:
7 urterekin
prometitu ziguten printzesaren mozorro distiragarria
eta nebari bakeroarena.
8 urterekin
hondartzara egingo genuen
bidaia.
9 urterekin
denda garesti hartatik etxeratuko genuen
soinekoa.
10 urterekin
gelakideek zuten
Barbie huraxe erosiko zigutela.
11 urterekin
ospatuko genuen urtebetetzea
sasi-luxuzko jatetxe batean.
Reconversión industrialeko obrero baten seme-alabok
zenbatetan madarikatu genituen bi hitz horiek.
Kontatu zizkiguten
lehenengo gezur konprenigarriak eta dolugarriak,
gezur azkenduak,
izan ginen haurrarentzat
amultsuak baina.
© Paloma Rodriguez-Miñambres