A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DENBORA KAPSULA BATEAN
      (2019)

IPUIN BATEZ
      (2019)

KARTOGRAFIAK XIX
      (2019)

  literaturaren zubitegia  

 

KARTOGRAFIAK XX

        Paloma Rodriguez-Miņambres , 2019

 

 

Iganderoko ibilaldi kaletarrean

Moyua enparantzan

apal hegan egiten zuen

tximeletak

igaro egin du zebrabidea,

semaforoari itxaron gabe,

aurreko egunean

zure bularrean

aterrizatu zuen

marigorringoaren norabide berean.

Trafiko erdian

loreen bila aztoraturik

autobus batek harrapatzeko zorian.

 

Iparrorratzik gabe

bilbotartu nahi izan duten

tximeleta eta marigorringoa.

 

© Paloma Rodriguez-Miņambres    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko