A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DENBORA KAPSULA BATEAN
      (2019)

KARTOGRAFIAK XIX
      (2019)

KARTOGRAFIAK XX
      (2019)

  literaturaren zubitegia  

 

IPUIN BATEZ

        Paloma Rodriguez-Miņambres , 2019

 

 

Errauskiņeren zapata nahi zenuke aurkitu, neskatxa?

Ala femme fatale nahiago duzu izan?

 

Ez diozu lentejuelaz beteriko etorkizun horri oratuko.

Erakusleihoetako luxuzko bertsetak

eta ņir-ņir egiten duten harribitxiak

               ez zaizkizu inoiz eskuragarri suertatuko.

 

Begia kliskatu dizun agureak

               ez zaitu zainduko.

Begia kliskatu dizun mutil gazteak

               ez dizu maitasun olerkirik idatziko.

 

               Balizko maitaleen begietan ezkutatzen dira

               otsoak.

 

Errauskiņe ameslari tuntunaren zapata bakarra

eskainiko dizu edadeko maitagarri batek.

 

               Jostailu apurtuen patuak itxaron bide dizu,

               ene lolita.

 

© Paloma Rodriguez-Miņambres    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko