A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

—1-III—
      (2022)

—3-XVII—
      (2022)

  literaturaren zubitegia  

 

—3-VIII—

        Beatriz Chivite , 2022

 

 

Zuk ere esan zenidan

guk biok

nahi genuen guztia

egin genezakeela

 

nahi genuen tokietara

joan gintezkeela

Hong Kongen afaldu

eta gosaldu Parisen.

 

eta hara hor zu

Seuleko soto batean

harrapatuta

kartoi kutxa batetik

fideoak jaten

 

eta hona hemen ni

Londreseko kanpoaldean

nire mugikorraren pantailan

agertzen den

zure aurpegi laua miazkatzen.

 

© Beatriz Chivite    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko