Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MAITE ZAITUDALAKO
(1980)
ERRUSIAKO ESTEPETAN
(1987)
BIZITZA
(1987)
GALTZEKO LURRAK
(1995)
MUNDUA
(2007)
INDUSKETA
(2007)
ARITMETIKA ARIKETAK
(2007)
ABERRIAZ ZELAN AHAZTU
(2007)
IRAULTZAK
Jose Luis Otamendi , 2007
sinesten ez dudan iraultza bati buruz
hitz egin nahi dut
munduan jende bakoitzari bere leku doia
ematekoa dena
sinesten ez dudan iraultza bati
egin izan diot otoitz
ez humanitatearen alde
inoiz nire bihotz loka piztu dadin baizik
sinesten ez dudan iraultza bat
helduko da jendea lo dela
aldatuko ditu gauzen neurriak
aldi bateko bederen
justizia poetikoa
ederra izango da bere krudelean
justizia eta poesia ahaidetu ahal balira legez
ausazko errepubliketan
sinesten ez dudan iraultza bat
espero dut
hitzak neure ohikeriaren morgetik
erreskatatzeko ahalegin heroikoak leher nazan
sinesten ez dudan iraultza bat
dut faltan
ezinezko garaipenera arte
ni baino jokalari fierragoek jokatzekoa
eta hortik aitzina
gauaren isiltasunak
iraultzaile sinesgabeok estal gaitzan lehiatuko naiz
sator lan fedegabean
© Jose Luis Otamendi