A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MAITE ZAITUDALAKO
|
MUNDUA Jose Luis Otamendi , 2007
gu munduarenak gara baina mundua ez da gurea gu euriarenak gara jendearenak gara baina mundua ez da gurea
munduak baditu bazterrak maitatzeko eta desmaitatzeko kale arte eta egunak etxe jaso berriak zelai izoztuak errepide argiztatuak gauean munduarenak dira
nahiz munduan bizi nahiz mundua gugan bizi aldi batez mundua ez da gurea
denok gara munduarenak batzuetan ematen du munduak baduela jabea esaten dugu badela gure mundu bat gurea ez delako defenditzen dugun mundua gurea izan ez dadin defenditzen duguna
denbora eman zaigu bizilekua bilatzeko baina ezin dugu ase bizitzeko denbora batekin denborak abegi egiten digu ontzia egiten diogu egokitu zaigun aldiari gero sarritan kausa ederren izenean mundua ehizatu lotu gure egin nahi izaten dugu eta gauzak okertu egiten dira zeharo mundua ez baita gurea
defenditu egiten ditugu munduko eremu eta esparruak jendeak izan ahal ditzan nork bere denbora eta aukerak sintaxi ulergarri bat ibaiek ehuntzen dute itsasoa baina hitzetan mamitzen da mundua jendea eta gauzenganako begirune eske
gu munduan bizi gara mundua gugan bizi da aldi batez hesitu gabeko euria giltzatu gabeko jendea... gu mundu gara baina mundua ez da gurea
© Jose Luis Otamendi |
|