A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BETI ZUTZAZ PENTSATZEN
      (1868)

IZAZU NITZAZ KUPIDA
      (XIX. mendea)

HOBE SARTZEA SOLDADU
      (XIX. mendea)

APAIZAREN KANTAK
      (XIX. mendea)

KONTZEZIRENTZAT
      (XIX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

POBREAREN SUERTEA

        Indalezio Bizkarrondo, Bilintx , XIX. mendea

 

 

Beste alibiorik

pobreak ez daka,

negarrez jaio eta

bizi arrastaka,

galtzarbean, kolkoan,

nonahi arraskaka,

erropetan koipea,

zikina ta kraka,

jendeak ikustian

hartutzen du nazka,

danak pasatzen zaizka

ondotik presaka;

nahi baldin badu ibili

kalean bueltaka,

ateratu orduko

etxetikan hanka,

mutil txikiak ditu

atzetik milaka,

azanario edo

patata tiraka,

zakurrak ere hasten

zaiozka zaunkaka,

abereak tiratzen

diote puilanka,

danak, kristau ta abere,

guziak txandaka

gizarajoa dute

ibiltzen burlaka,

batek hobe luke izan

pobre bainon kaka.

 

© Indalezio Bizkarrondo, Bilintx    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko