Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NIRE AUZOA
(2001)
EGUZKI BAT LURRAZPIAN
(2001)
ZUMETAREN GERNIKA
(2001)
MIMETISMOA
Ixiar Rozas , 2001
gauaren ispilutik zintzilik dago mundua
eta itzalak besterik izaki goaz kaletik
islada hutsak
geure buruari
bakarrak
garela
sinistaraziz
gure desioak
pastillak astinduriko gorputzak
dantza zoroaren
taupadak
daramatza
musikak
ahoak gor arazten ditugu
belarriak mututzeko
eta bihotzak itsu arazi
begiek
ez dezaten
gehiago
hitz egin
eta gauak iseka egiten digu ispilutik
behin eta berriro
desberdinak garelako ilusioan
mimetiko zoriontsuak gara
© Ixiar Rozas