A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MIMETISMOA
|
NIRE AUZOA Ixiar Rozas , 2001
hiri bateko auzoa da baina herri txiki bat dirudi eta parkeko estanke grisa ozeanorik handiena goizeko eguzkia islatzen denean
langileen auzoan txikiak dira etxeak lehenengo ordutik nekaezin zulatzen ditu tinpanoak erainkuntzaren taladradorak
giltza etxean ahaztuz gero balkoitik balkoira egin daiteke jauzi eta haurrak bakarrik dabiltza kaletik
alboko farmazian ez dute primerik saltzen durexekin konformatu behar
irratia nonahi entzuten da hiriaren biztanlegoa hazten ari da etengabe dio esatariak eta hazten ari da biztanlegoa barruan eta kanpoan kaleetan eta plazetan primeren ordez durex saltzen dutelako
jehovako testiguak eta mayfair putetxeak espaloi berean dute egoitza hamahirugarren eta hamabostgarren zenbakian inor ez da hurbiltzen batean bestean etengabe ari da jendea sartzen asmatu bietako zeinean
eta maiatzaren lehena urteko iganderik igandeena dena hilik dago baina lo egin daitekeen egun bakarra da
bonbona banatzaile pakistandarra grisean kamuflatu nahi duen kolore oasi bat da
eta kutxazainetan ez dago eskalerik estazioan gelditzen dira edo hiriguneko bankuetan anonimo izaten jarraitzeko txikiegi geratzen zaielako nire kalea
eta nire auzoa
© Ixiar Rozas |
|