A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIRE AUZOA
|
EGUZKI BAT LURRAZPIAN Ixiar Rozas , 2001
asko ulertzen dut aitaren amak amets batean hitz egiten zuela jakitean
gehiago oraindik amaren aitak hitzen ordez bertsoak erabiltzen zituela entzutean
autoaren atzealdean arduratsu txukuntzen zenituen maletak amesten jarraitzen zenuen bitartean
baztango harrian jiraka dabilen eguzki batek hartzen du orain amets horren lekua altzipres bustien eremuan
eguzkiak berotzen duenean gogokoa dut harrian eseri eta zurekin hitz egitea
baliteke berandu izatea ordea eta ez dakit nire hizkuntza lurpean ulertzen den
© Ixiar Rozas |
|