Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI OINAZEAREN BARIAZIOAK
(2002)
USTEZ LATIN OVIDIARREZ, IZATEZ LATIN KASKARREZ
(2002)
HILKORRA EZ BANINTZ
(2002)
GURE IZENA DAKIEN HERDOILAK
(2002)
UDAMIN
(2005)
GOIZALDEA
(2005)
AP XII, 8
(2005)
ERREPIKA, ERRITMOA, ERRITUA
(2022)
(2022)
BERTSO-LERROAK NEURTZEAZ
(2022)
SINEKDOKEA
(2022)
POETA MAITEA BERRIRO EZ IKUSTEAREN IZU DA
(2022)
SAUTRELA
(2022)
INSPIRAZIOA
Angel Erro , 2005
Nakarra ere bada nire ordenagailu
oharrez eta desordenaz estalitik
musika hain dotorea entzutea
koktelerakoa, pitin bat dekadentea,
pitin bat artikoa, ni parean nagoela
galtzontzilotan. Ezin inor engainatu.
Inspirazioa ez da nik irudikatzen nuen gisakoa,
berak chat guneetan esaten zuen modukoa.
Eta heldu da eta ez dakit gogorik dudan.
Nahiago nuen haren zain egon,
aipatutako musika lagun: Dominique A,
Jérôme Minière, Benjamin Biolay,
Yann Tiersen, guztiak frantsesak, ederrak.
Inspirazioa irudikatzen nuen bezalakoak.
Nire dezepzioa nabaritu du, nolabait
—ulertarazten dit— nirekikoa ere badena.
Eta honetaz ari para mintzo, ez genuke behar ordea.
Ez dakit nola moldatzen naizen,
baina beti amaitzen dut honetaz mintzo
eta ez larre berdeetan larre berdeez,
ez maindire artean kaleko mimoez.
Gaur ere ez naiz betegintzarrera iritsiko.
© Angel Erro