A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ETXEORRATZEK
|
ASPALDI HONETAN Asier Serrano , 1994
Aspaldi honetan sukaldeko saguak bandejaz akatuz tomate zukua egiten saiatu naiz eta hala ere badirudi odol urdina dutela zainetan —gizakiek lez—
egun hauetan zizareak lagun egin ditut baina damu dut mandragora belarrez ez ote diren urkatuen ileak erabiliz baleak ehizatzera joango
aurten bertan armiarmekin jostatzen ikasi dut eta jada ez zaizkit zakurren laztanak atsegin atsegin dut mantisak odol hotzez biktimak ahoratzen ikustea —aitak gudan egiten zuen bezala?
azken batean gizona izaten irakatsi didate nor hil den baino lehen nola hil den galdetzen
© Asier Serrano |
|