A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ASPALDI HONETAN
|
ZALDIAREN BURUSI KISKALIA Asier Serrano , 2007
Umezurtz gelditu ziren kandelak eta ke beltzak kutsatu zigun bere tristezia sabaian idatziak darraite mezu horiek gehienak iraultzaren izenean sinatuak askea izatea elurra irenstea lakoa zela hotza izan behar duela bihotzak bala bati irteten uzteko eta libre ginelako hartzen genituela armak eta pistolak ez zirela inolako kate eta herriak soilik lotzen gintuela eta sekula sinetsi ez nizula nahiz eta sekula sinetsi ez nizula inori ez esan
Umezurztu ziren independentziarako bideak ere apika bi ez ginelako eta utopiari alta falta zitzaiolako eta herri honetan denak gara seme-alaba denak zipaio terrorista pikolo miguel mitxel denak errudun eta inork ez du errudun sentimendurik berdin gertatzen zen lehen ikurrinak euriaz babesteko balio zuenean orain ez da ikurrinik inor odoletik babestuko duenik
© Asier Serrano |
|