
Egile berarenak: ASPALDI HONETAN (1994)
ETXEORRATZEK (1994)
BIHAR EURIA EGITEN BADU (1994)
ZER ZOR DIEZAIOKET (1994)
KATUEN AUTOPSIA (2007)
KEAREN ANATOMIA (2007)
NEKEA (2007)
ZALDIAREN BURUSI KISKALIA (2007)
KOADRO IZOZTU HONETATIK (2010)
ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE (2010)
GALDETU AL DIZU INORK NITAZ (2010)
GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA (2010)
|
|

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
Asier Serrano , 2010
Ez dut ulertzen zergatik berrizendatzen ditugun kaleak. Zergatik gidatzen gaituen memoriaren beharrak geografia pertsonala asmatzera. Begira, heldu gara hirigunea lau kaletan zehar zabaltzen den zirkulura. Hemen has¡ zen dena.
Parean dugun horri, kale horri, mudantzen kalea deitzen diot nik. Espaloietan, tolesean edo erdi etzanda beti aurkituko dituzu koltxoi urratuak eta aulki hankamotzak, bonbillarik gabeko flexoren bat edo gerra aurreko kartazal horituren bat.
Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza. Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
Hara, ezkerreko hori, loaren kalea da. Balkoietan bozgorailuak daude eskegita, gauean azaltzen den artaldeak, beti berbera den irratinobela entzunaz, lasai deserrotu dezan insomnioa jasaten duenaren ametsa.
Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza. Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
Eskuinera garaipenaren kalea. Huntzak garaitu ditu bertako etxeen larru zurrunak edo agian ez zen han sekula etxerik izan... ez dakit, memoria garaituek ahazten duten historia liburua omen da.
Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza. Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan.
Galdu ezazu soa gibelean, promesen kalea hedatzen da eskerga, itsaso beltz edo zeru beltz ezezagun bat bailitzan. Arbel garbi bat non kleraz marraztutako beladun itsasontz¡ eta izar denak utzikeriaren edo zoriaren ikatzaz nahasten diren.
Bai, hemen hasi zen dena biraka, bihotza. Maitasuna berrizendatzeko aukeratu genuen zirkulu honetan. Eta ixten ari da, bihotza, gure ezpainen arteko zirkulua ixten ari da.
© Asier Serrano
|
|