A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EUSKALDUN GUDARIAK
|
ERDEREA TA EUSKEREA Paulo Zamarripa , 1905
Erdal-errian bizi naz orain, Erderearen lurrean. Ementxe nago: Salamankako uri erdalzale zarrean. Ementxe nabil, Euskera Amatxu, erdaldunakaz batean. Erderea dantzut abo danetan emen zatean-zatean; ta ezta mirari, bizi naz bada Erderearen Etxean. Erderea entzun bear dot, emen bizi nazan bitartean, Erdal-erria Euskal-erritu egiten eztan artean.
Erderearen otsak dantzudaz asko ta alkarren atzean. Bere durundu gogorrak dabiltz belarriaren ertzean... Nayago dodaz, Amatxu, zeure otsak, ots onen aldean... Baņa... mirari al da entzutea Erderea erdaldun-lurrean? Oituta gagoz entzuten, bai! bai! euskaldun-leku danean Erderea gora Erderea bera, ta euskaldun askon artean dantzugu euskera erderaztua, euskera erderaz nastean, euskera bako erderea eiteko modurik eztagonean.
Or baņo zori obagoa dozu, Ama Euskera, emen urrean. Or Erdereaz yosten zaitue, ta emen guztiak bakean isten deutsue,... berbaille danak erdera egiņik utsean.
* * *
Erderea emen Euskerea barik ikusten dodan antzean, ikusi nai dot, anai maiteak, Euskerea bere lurrean: nasterik barik, Erderea barik, bakarrik eta uts utsean.
Salamankan
© Paulo Zamarripa |
|