A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ERDEREA TA EUSKEREA
|
MUTIL BATEN ABADEGEITUTEA Paulo Zamarripa , 1910
Ken, Txerren guzurtia! Ken, Txerren zantarra! Atzera! Atzera! Atzera, pizti inpernutarra!
* * *
A! zer? Maite nozula? Guzurra!! Guzurra!! Bakit zer zarean zu, arimen lapurra.
Zoaz, guzurti tzarra, yoan zaite inpernura, Eskeintzera atsegiņa, dirua ta omena. Zeruaren ordeaz eztot ezer be gura; Zerua da ba, nitzat, gauzarik onena.
Zerua galdu daidan nai zeunke, zeuk lenago Ordu negargarrian galdu zendulako... Ai, Txerren ondamutsu zitala, zer geyago Nai dozu galdu daidan zeure pozerako?
Ta oindiņo bere esesten darraizu, zitala, ustez zeure egoetan lotuko nazala?
Ai, ez, alperrik zara lapur errimea, eztozu zeuretuko, ez, nire arimea!
Aingeru bizkor bat da nire yagolea. Berak zainduten deustaz gorputz ta arimea.
Jaungoiko bat dot Aita, Birjiņa bat Ama, ta Ama onen dei samurrak naroe Aitagana.
Ta Aita zeruan dago ta leku guztian, baņa nai dau zeruan ikusi dagidan.
Eta orregaitik imiņi dodaz oņak zeruko bidean, aingeru oneri eskua emonik beronek eroan nagian...
Aingeru onetxen laguntasuna ta Aita beraren grazia naikoa dala diņost Amatxuk eiteko bide guztia.
Baia bidean imiņi zeinken edozein sostor galgarri utsa ta ezer ez izango dala, yarraitzen bautsat berari.
Banoa bada, ta eztozu zetan ekin esesten albotik. Nire gogoak eztau gurako bide au baņo besterik.
Bidea bada gogorra bere, leku gozora naroa, ta, zeren bildur izan neinteke, lagun au neugaz badoa?
O ze laguna! Zintzo zintzoa, bape guzurrik bakoa; bera ondo izanik, gura nabena egin zorionekoa...
* * *
A, baiņa, au zer da? Olango pozik eztot asmau nik sekula. Argi pozezko soņuz yantzia yatort zerutik burura,
ta argi beratan Aitatxuk diņost abade egingo nazala. Abade, abade. Bai, bai, abade. Abade egingo naz bada.
Ta o zein pozturik imingo ditun barri ain pozgarrizkoak lurreko aita-ama biotz oneko kristau zar zintzo zintzoak!
A, bai! Zintzorik egingo dabez euron alegin guztiak zeruko Aitaren gogo done au betetu al dayan semeak.
Ta o zein gitxitzat daukadan orain arima au zeruratzea!... Anai askoren arimatxuai zurok eiņiko kaltea
desegin nai dot... Auxe da oinganik neure pozezko ardurea lagun onetxen laguntasunaz zurori arimak kentzea.
Zoaz ego baltzokaz arin inpernura, zeure arrokeri andiak sortu eutsun lekura! Gizonari itxi geldi... doyala zerura!!
© Paulo Zamarripa |
|