A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
AMETS BAT SORTU ZEN
|
ILUNDEGI Jabier Pikabea , 2002
llun zait labar nire sortzea, hondorik gabeko arroilatzar azkengabea. Gogotik nahi dut nire hasierarik; baina ezin dut orduko izatearen berririk. Begiak nahiz onik, ezin eskura, ezin begira, oro zait ilundura, nire lehen oroimenaren talaiatik.
Askotan jiratzen naiz haranzkora, jakin-minaren indarrez, zer ote nintzenaren jakin-minez; baina naiz biltzen osinzulora ezerezaren ur arretan murgilduz, infinituaren lursailetan bakartuz.
Noiztikoa naiz? Horra nire galdera. Eta ez dut begirik nire lehen izatera: oro naiz, ilun, ezjakinaren minera.
Banaiz, hortaz badut hasierarik; baina ez dakit zer nola nintzenik. Ez daukat barne indarrik, ez adimen-argirik horretara naramanik.
Hutsarte zait lur-sail hura; ez dut hangorik ene eskura; oro naiz: ilunuts, hutsilun; etsimenak harturik, garaipenak ihesirik; ilundegiaren etxepean biluts.
© Jabier Pikabea |
|